Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Thinking of Poems proiektua bihotzetik sortua da, emozioaren eta irudimenaren bitartez bestelako ikaskuntza-ereduak bilatzea helburu. Hori dela eta, gure proiektuak koherentea izan behar zuen gure liburu eta produktu guztien sorkuntza-prozesu ororekin.

Gure ipuinek Bidane Institutuaren babesa dute, Lourdes Relloso Campok 1993an sorturiko Psikologia, Psikopedagogia eta Sexologia Institutuarena, hain zuzen. Gure prozesuen ardatza haurrak dira, haiek daude erdigunean, baina helduak ere gogoan ditugu, gurasoak zein hezitzaileak. Liburuen tamaina, testua eta ilustrazioak elkarren arteko harmonian daude landuta, emoziora iritsi ahal izateko eta, horrela, ikasten jarraitzen laguntzen digun hausnarketa eragiteko.

Elkarlanean gehiago oinarrituriko ekonomian sinesten dugu, eta garbiagoan; horrexegatik, gurekin lan egiten duten hornitzaileek gure sorkuntza eta ekoizpen-prozesuekin bat egiten dute. % 100 birziklaturiko papera erabiltzen dugu, gure produktuen ingurumen-inpaktua murrizteko eta botatzen dugun paperari erabilera emateko. Era berean, gure hornitzaileen tintek disolbatzaile gutxi dute, eta, hala, liburuaren fabrikazioa hobetzen dugu eta orrialdeak ukitu, usaindu eta berriz irakurtzeko gorde daitezke.

Xede dugun hezkuntza-motak sormena, pentsamendua eta aniztasunarekiko errespetua saritzen ditu. Horregatik, ezin diogu koherente izateari utzi gure prozesu guztietan.

Ezagutza lehenesten dugu, kapitalaren gainetik.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.
Thinking Of Poems

© Thinking of Poems 2018 | Telf.: 626 61 03 16 | info@thinkingofpoems.com | Banaketa | Kontaktua

Calle El Refor (Amurrio Bidean) Amurrio, Alava (01470) España | N.I.F.: B01552512