Orain ez dela asko, liburu-denda txiki batean, 
neskato bat nigana hurbildu zen. Aurrean
neukan salmahaiaren gainean kolore askotako
marrazkiak zeuden: urdinak, zuriak eta beltzak.

Zuriak eta beltzak besterik ez nituen galdetu
zidan, urdin kolorekoak ikusi gabe.
«Urdinak ere bai», esan nion hiru hitz idatzita 
zituen marrazki bat erakutsiz.
Eskaini nion eta berak bere esku txikien artean 
hartu zuen.

Bere aurpegian irribarre gozo eta koloretsu
bat agertu zela ikusi nuen.

Bere amarekin batera joaterakoan hiru hitz
horiek erakutsi zizkion irribarretsu, hauen
gainean tximeleta txiki bat hegan egiten zuelarik.

Neskato baten irribarrea bidea erakutsi zigun.
Thinking of Poems Editions irribarreak marraztu
eta koloreztatzeko helburuarekin jaio da.

Hemendik gutxira webgune hau irekiko dugu
gure lanak, gure ametsak, zuekin konpartitzeko
asmoz.

 

Eskerrik asko zure bisitagatik.